XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) Pirinioetatik Konpostelaraino herri-andana bat lotzen zituen bide batetik zehar egin zedin.

Bietan lehena erromesen joan-etorria izan zen.

Latinetiko etimologiaz, erromes hitzak (peregrinus) bidaiari esan nahi du; hortik datorkio atzerritar esanahia ere, norbait ibiliz doan lurraldekoa ez izatearena alegia.

Adiera teologikoan, kristau oro da erromes, ibiltari, urteetan zehar mundua, berea ez den lurralde bat, korritzen duena, aberria, hots, zerua, iritsi aurretik.

Erlijio gehienekin gertatzen den bezala, oraingo materiazkoa ez den mundu baterako erromesaldi orokor honek paralelotasuna du erromesaldi partikular, historikoekin; hau da, zenbait leku santutara egiten diren bidaiekin.

Gainera, hauek hura iristeko lagungarri izaten dira.

Leku horietan, naturaz gaineko botere baten presentzia era bereziz ageri delako sinestea izan ohi da.

Normalki, leku horiek erlijio jakin bateko santu ospetsuren baten bizitzako pasadizoekin edo gorpu-hondarren kontserbazioarekin identifikatzen dituzte sinesdunek.

Edota erlijio horretako jainkoa agertu dela uste da leku horietan.

Mathura hinduentzat.

Konfuzioren hilobia txinatarrentzat, Mekako harri beltza edo Mahomaren hilobia musulmanentzat.

Horren arauera, Jerusalem eta inguruak, Kristoren bizitzaren gertaleku izateagatik, Erroma, Pedro eta Pauloren martirioarena eta gero hainbat fede-aitorlerena izateagatik, goiz bilakatu ziren, kristauen artean, (...).